Euskobarometroaren datuak aurkeztu dituzte gaur, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren %33k Euskal Herriaren independentzia lortzeko gogo handiarekin daudela erakusten du. Ezkerabertzaleko eta EAko boto emaile ia guztiak independentziaren alde daudela diote datuek, Aralarreko boto emaileen kasuan %59k nahiko lukete independentzia, eta EAJren jarraitzaileetan, berriz, %44k.
Nota txarra jaso dute erakunde publikoek, izan ere, inork ez du nahiko bat ateratzea ere lortu. Gasteizko Parlamentuak 4,8a lortu du, eta bera izan da nota altuena jaso duena. Bigarren notarik onena Ertazaintzak jaso du 4,7arekin, Europako Batasaunari 4,5a jarri diote inkestatuek eta Eusko Jaurlaritzari, berriz, 4,4a.
Krisiaren ondorioak jasaten dituztela uste dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren %67k. Baina, %37k intentsitate handiagoarekin jasaten dute datuen arabera, Bizkaian batez ere, han %40ra iristen baita. Gizartea gehien arduratzen duen arazoa lana da, inkestatuen %55ek hala esan dute behintzat. Desberdintasun sozialak bigarren postuan daude %17arekin eta hirugarren, berriz, egoera ekonomikoa %15arekin.
ETAren inguruko iritzien datuak ere eman ditu txostenak, eta %58k ez direla erakundearen joerez fidatzen adierazi dute. Hala ere, %44k epe labur edo ertainean ETAren amaiera iritsiko den itxaropena agertu dute.
politika
Euskobarometroak dio Araba, Bizkai eta Gipuzkoako %33k independentzia lortzeko gogo handia daukala
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren %67k krisiaren eragina jastaen dutela uste dute eta kezka nagusia lana dela argi gelditu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu