Politika

Euskobarometroaren arabera, "giro politikoa hobetu da"

EAE Euskal Autonomi Erkidegoko herritarren arabera, Espainiako azken hauteskundeen ondoren giro politikoa hobetu egin da. Hori da Euskobarometro inkestaren azken neurketaren ondorio adierazgarrienetako bat. Francisco Llera EHUko katedradun eta ikerketaren zuzendariak aurkeztu du seihileko honetako Euskobarometroa. Ibarretxeren Planari dagokionez, PSE-EEren boto emaileen %52k eta EAJren %44k egitasmo hori bi alderdi horien artean negoziatu beharko luketela uste dute.

2004ko uztailaren 8a
17:29
Entzun
Espainiako azkeneko hauteskundeak eta gero, egoera politiko hobe batean gaudela adierazi du Francisco Llera katedradunak. Haren ustez, aldaketa hori EAEko boto-emaileek hainbat gaien inguruan duten ikuspegian erakusten du Euskobarometroak.

Ibarretxeren Planaren auzian esaterako, PSE-EEko boto-emaileen %52ak eta EAJko boto-emaileen %44ak Jaurlaritzaren Estatutu proposamenaren inguruan eztabaidatzearen alde daude. Orokorrean, EAEko biztanleen %41ak bat egiten du ideia horrekin. Bestalde, hiru probintzietako herritarren %26 plana bere horretan mantentzearen alde daude, proposamena baztetzearen alde dauden %20ren aldean.

Euskobarometroaren arabera beraz, giro politikoaren aldaketa nabaria da. Ondorio hori, biztanleriaren ezkortasunaren beherapenean eta biztanleak PSOEko gobernuarengan duen konfidantza handian oinarritzen da. Horrekin batera, biztanleriak Jose Luis Rodriguez Zapaterori buruz iritzi ona duela erakusten du Euskobarometroak.

Martxoaren 11ko gertakarien inguruan ere hainbat ondorio atera ditu Euskobarometroak. Atentatuak direla eta, EAEko biztanleen %12k bere botoa aldatzeko zalantzan egon zela zehazten du. Horietatik %16k PPri eman zion botoa 2000ko Espainiako hauteskundeetan.

Batasunaren boto-emaileei dagokienez, egun %63k ez duela indarkeria babesten nabarmendu du Euskobarometroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.