Euskotrenek dio gutxienekoak baino zerbitzu gehiago eman ahal izan dituela

Enpresak adierazi du langileen %41ek egin dutela bat grebarekin; sindikatuentzat, lanuzte arrakastatsua izan da

Erredakzioa
Donostia
2011ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Aurreikusi baino zerbitzu zabalagoa eman ahal izan zuten atzo Euskotreneko garraioetan, enpresak jakinarazi duenez. Greba deialdia egina zuten sindikatuek; lan hitzarmena ez betetzea egotzi diote enpresari. Euskotrenen arabera, langileen %41ek babestu zuten lanuztea. Sindikatuek ez dute zenbakirik eman nahi izan. Esan dute beharginen «gehiengoak» egin zuela greba.

Euskotrenen zerbitzu guztietako langileek zuten atzo lanera ez joateko deia: trenetan, funikularretan, tranbietan eta autobusetan. Eusko Jaurlaritzak %30ean jarri zituen gutxieneko zerbitzuak. Guztira, 74 zerbitzu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Enpresaren arabera, horiek guztiak normal eman zituzten, eta aurreikusi gabeko beste 32 ere eskaintzeko modua izan zuten, langileek ez zutelako bat egin protestekin.

Enpresa hartzen ari den bidearekin kexu dira sindikatuak. Haien esanetan, gastuak handitzen ari da enpresa goi karguetan gero eta jende gehiago jarrita; ordea, inbertsiorik ez du egiten geltokiak-eta berritzeko, eta bete gabe geratzen diren lanpostuetarako jenderik ez du hartzen. Euskotrenek ukatu egin du hori. Jakinarazi du 30 postu betetzeko prozesua hasi duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.