Boliviara joandako Askapenako Brigada Lauca Ñ-ko Osasun ferian (Bolivia) izan da, eta aukera izan dute Boliviako presidente Evo Moralesekin argazkia ateratzeko. Argazkian, Altsasuko gazteen aldeko aldarria presente dago.
Urriaren 15eko goizaldean, liskarra izan zen Altsasuko taberna baten kanpoan. Bi guardia zibili eta haien bikotekideei eraso egin zieten. Berehala, oihartzun mediatiko handia hartu zuen gertaerak. Hasieran, Iruñeko 3. Instrukzio Epaitegiak hartu zuen kasua, baina, Covite biktimen elkarteak salaketa jarri zuenez, Auzitegi Nazionala sartu zen tartean.
Donostiako Aste Nagusian, ehunka pertsona batu ziren kaian Altsasuko gazteak askatzea eskatzeko. Gainera, informazio gune bat jarri zuten Donostiako bulebarrean; bertara biltzen zen jendeari Altsasun zer gertatu zen azaldu zioten. Donostian ez ezik, Iruñeko eta Gasteizko jaietan ere egin zituzken elkarretaratzeak. Bilbon ere gaur arratsaldean egin dute elkarretaratzera.