GIZARTEA

Ez da arazorik errepideetan, goizeko auto ilarak desagertuta

Armiñonen (Araba), Espainiarako noranzkoan, bost kilometrokoak dira auto ilarak. Zazpi kilometrokoak izan dira Behobian.

2013ko abuztuaren 3a
17:08
Entzun

10:30ean, bost kilometroko auto ilarak izan dira AP-1 errepidean Armiñonen, Araban, Espainiarako noranzkoan. AP-8an Irunen, berriz, zazpi kilometrokoak izan dira ilarak.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, Etxebarri-Dibinan ere sortu dira arazoak errepidean. 2,5 kilometroko auto ilarak izan dira AP-1ean, Burgoserako noranzkoan.

Halaber, bi kilometroko ilarak izan dira N-622 eta A-1 errepideak elkartzen diren lekuan, Gasteiz inguruan. Arratsalderako, ordea, baretu da errepideetako egoera, auto ilara guztiak desagertuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.