Frantziako Asanbleako Legeen Batzordean egin dio galdera Capdeviellek Hazani. Hain justu, gogora ekarri dio Frantziako Asanblean eginiko bake konferentzian euskal presoen gaia lehentasunezkoa izan zela. Halaber, adierazi dio Mont de Marsango espetxeak nahikoa leku baduela euskal presoak bertara lekualdatzeko.
[Youtube]https://youtu.be/abCNpnLbGvE[/Youtube]
Hazanek erantzun du 83 preso daudela Frantziako Estatuko espetxeetan eta horien sakabanaketa eta urruntzea dela arazo nagusia. Azaldu duenez, gehienak behin-behineko espetxealdian daudenez, Paris inguruko espetxeetan dituzte. Aitortu du emakumezko presoen kasuan "zigortuago" daudela, andreentzako espetxerik Frantzia hegoaldean ez dagoenez iparraldean daudelako.
Gainera, aitortu du jakin badakitela zenbait kasutan bisita galdu dutela hamar minutu berandu iritsi diren senideek. Onartezintzat jo du hori.