Hiri Hondakinen Plan Integralak eskatzen dituen helburuak ez dira betetzen Hego Euskal Herriako hiriburuetan, Consumer Eroski aldizkariak egindako txostenak jakinarazi duenez. Halere, Iruñea da helburu horietara gehien gerturatzen den hiriburua; %53 beira, %69 papera eta kartoia, eta %28 plastiko eta ontzi birziklatzen ditu.
Plan horren arabera, sortzen den beiraren %70 birziklatu behar da, papera eta kartoiaren %65, eta plastiko eta ontzien %30.
Donostiak %62 beira, %64 papera eta kartoia, eta %21 plastiko eta ontzi birziklatzen ditu.
Zabor gutxiago sortzeko helburua betetzen bakarra Bilbo izan da, txostenak dioenez. Iaz, 178.331 zabor tona sortu zituen, 2004an baino %4 gutxiago. Donostian, aldiz, garai berean %4 egin zuen gora zabor kopuruak eta Gasteizen %8.
Bestalde, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban dauden beira eta papera eta kartoia birziklatzeko edukiontziak kopuruz nahikoak dira. Ez da gauza bera gertatzen, ordea, Gasteizen eta Donostian dauden ontzi eta plastikoen edukiontziekin, planak esaten duena baino gutxiago daudelako.
Zaborra biltzeko eta tratatzeko udal tasa hiru hilabetero kobratzen da Bilbon eta urtean behin Gasteizen eta Donostian. Tasaren gorakadarik handiena Gipuzkoako hiriburuan eman zen, iaz 109,03 euro bideratu baitziren horretara. Kopuru hori 2004an baino %91 gehiago da.
Gizartea
Ez da zaborra birziklatzeko plana betetzen Hego Euskal Herriko hiriburuetan
Iruñea da birziklatze planera gehien gerturatzen den hiriburua Consumer Eroski aldizkariak egindako txostenak jakinarazi duenez. Plan horren arabera, sortzen den beiraren %70 birziklatu behar da, papera eta kartoiaren %65, eta plastiko eta ontzien %30.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu