Ez du tortura testigantza entzungo Legebiltzarrak

Besancek irailean salatutako tratu txarren kontakizuna jasotzeari ezezkoa eman dio Giza Eskubideen Batzordeak

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Jesus Mari Besancek Guardia Zibilaren eskuetan jasandako tratuaren berri zuzena jasotzeari ezezkoa eman dio Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeak.

Irailaren 29an atxilotu zuten Besance, Juan Karlos anaiarekin eta Xabier Atristainekin, ETAko kide izatea egotzita. Hiru egunen buruan askatu zuten, baina epailearen aurretik igaro gabe. Tortura gogorrak jasan izana salatu zuen. Aralarrek haren testigantza zuzena jasotzeko eskatu zion Giza Eskubideen Batzordeari, baina horrek ezezkoa eman du, PPk eta PSEk kontra botatu baitute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.