bihar berria-n

"Ez dugu babestuko aldebakartasuna"

Lander Martinez Elkarrekin Podemosen Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Aurrerapena da hau.

Lander Martinez (Elkarrekin Podemos), ostegunean, Gasteizen. RAUL BOGAJO, ARGAZKI PRESS
enekoitz esnaola
2016ko azaroaren 12a
09:29
Entzun

Hona hemen, aurrerapen modura, Lander Martinezen esan batzuk:

- "Itun serioak egiten baditugu, zerbait egituratuko da EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen artean. [...] Ibilbide guztia ez dugu batera egingo, baina bai zati bat".

- "EAJk oso argi du zer lortu nahi duen: EH Bilduk, PSEk eta guk akordioak ez lortzea. Arrisku handia ikusten du. Beraz, PSE motzean lotu nahi du orain. [Jaurlaritzan sartzeraino?] Bai".

- "EAJk aurreko legealdian ez zuen ia ezer egin estatus politiko berriaren inguruan. Orain PSErekin itun bat gauzatzen badu, ez dut uste presa handirik izango duenik".

- "Aldebikotasunaren bidea da onena ,eta ez dugu babestuko aldebakartasuna. Aldebikotasunak funtzionatzeko, itun zabalak behar dira".

- "Gardentasunaren legez besteko proposamen bat prestatzen ari gara".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.