Irudia. Iruñea
'EZ DUGU ZOR, EZ DUGU ORDAINDUKO'
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan ehunka lagun bildu ziren atzo, M-15 mugimenduak deiturik eltze jotzea egiteko. Bildutako lagunek aldarrikatu zuten estatuaren zorra ez dutela herritarrek eragin eta ez dutela eurek ordaindu beharrik. Ez dugu zor, ez dugu ordainduko lelopean egin zituzten elkarretaratzeak. Murrizketa, esku hartze eta erreskateen aurka protesta egitea izan zen herritarren helburua. Munduko beste hainbat hiritan ere egin zituzten protestak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu