Euskara

"Ez duzu diskriminatua izan behar euskara ez jakiteagatik"

2018ko maiatzaren 9a
23:01
Entzun

Berdintasunezko etorkizun baten alde goiburu hartuta, manifestaziora deitu du Doble12 elkarteak, ekainaren 2rako Iruñean. Manifestazioaren oinarri nagusia izango da Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikak “diskriminatu” egiten dituela Nafarroako herritar gehienak, eta mezu hori bera azpimarratu du mobilizaziora deitzeko argitaratu duten bideoan.

"Adiskidetasuna, errespetua eta eskubide berdintasuna merezi dituzu", zuzentzen zaio bideoa erdaldunari, Nafarroako txoko desberdinetako paisaiak ageri diren bitartean. "Nafarroan egiten duzu lan. Ez duzu ezerengatik diskriminatua izan behar. Ez duzu euskara ez jakiteagatik diskriminatua izan behar", jarraitzen du.

Bideoa gaztelera hutsea dago, esaldi bat salbu: "Berdintasunezko etorkizun baten alde", dio amaieran, gazteleraz eta euskaraz.

Iaz banderen harira deitutako manifestazioa ere Doble12k antolatu zuen, baina nabarmena izan zen oposizioko taldeen babesa —UPNk, adibidez, doako autobusak jarri zituen—, eta eskuin muturreko taldeek ere bat egin zuten.

Angel Errok Nafarroako hizkuntza politikaren kontrako manifestazioa izan du hizpide, gaur, BERRIAn  argitaratu duen iritzi artikuluan.

PSE-EE aurrekari

Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskunde kanpainan euskara eta diskriminazioa zuzen-zuzenean lotu zituen PSE-EEk ere, bere kanpainan. Administrazioko lanpostuetarako euskarazko eskakizunak gehiegizkioak direla salatu zuen orduan, eta bideoak zeresan handia eman zuen.

[youtube]https://youtu.be/eSzSinw-5VE[/youtube]

Normalizazioa ekidin nahian

Joan Mari Torrealdaik Asedio al euskera liburua argitaratu du, El libro negro del euskera atera eta hogei urtera. Euskararen kontrako diskurtsoak bildu ditu lanean. Egileak adierazi duenez, diskurtso horien helburua da "hizkuntza normalizazioaren legitimitateari eraso egitea". Alegia, hizkuntza politikaren oinarriak dudan jartzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.