Frantziako Poliziak gaur berretsi du atzo herritar batek Altzürükün aurkitutako zuloa ETArena dela, baina argitu du han ez zegoela lehergairik, atzo kontrakoa zabaldu zuen arren. Poliziak esan du ez dakiela zuloa berria edo orain dela urte batzuk egindakoa den.
Poliziak dioenez, Zuberoako mendietan perretxikotan zebilen gizon batek topatu zuen zuloa, eta Poliziari eman zion abisua.
Ehuna litroko bi bidoi zeuden han, polizia iturrien arabera, eta detonagailuak, material informatikoa, autoetako matrikula faltsuak eta euskarazko dokumentazioa atzeman zituzten. Horiek denak asteburu honetan aztertuko dituzte, haren arabera.
Frantziako Poliziak aurten aurkitutako seigarren zuloa da Altzürükükoa.
ETA tregoan dago urtarriletik.