Ertzaintzaren furgoneta batean lehergailu batek eztanda egin zuen atzo gauean, Barakaldoko (Bizkaia) Gernikako Arbola kalean dagoen lurrazpiko aparkaleku publikoan, baina Ertzaintzak jakinarazi du ez zela atentatua izan, baizik eta ezbehar bat. Atzo gauean zabaldu zen atentatua izan zitekeela.
Ertzainek txakurrak garraiatzeko erabiltzen duten furgoneta txikian izan zen gertaera -furgonetak ez du bereizgarririk, dena den-, eta txakurrak hezteko zeramaten materiala lehertu zen. Ertzaintzak gaur esan duenez, "bolbora egoera txarrean zegoen".
Ez zen inor zauritu. Furgoneta gidatu ohi duten ertzainak ez zeuden ibilgailuan eztanda egin zuen unean. Aparkalekuko tiketa ordaintzen ari ziren une hartan. Ertzaintzaren txakur bat furgonetaren barruan zegoen leherketa gertatu zen unean, baina bizirik irten zuen erasotik. Ibilgailuak kalte handiak jaso zituen, eta inguruan aparkatuta zeuden beste sei ibilgailu ere kaltetu ziren.
Aparkalekua eta inguruak itxi egin zituen Ertzaintzak, eta berehala ekin zion inguruak aztertzeari.
Ezbehar batek eragin zuen atzo Ertzaintzaren ibilgailuko eztanda
Txakurrak hezteko zeramaten materiala lehertu zen Barakaldoko aparkaleku publiko batean, "bolbora egoera txarrean zegoelako". Hasieran zabaldu zen atentatua izan zitekeela. Ez zen inor zauritu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu