Joan den larunbatean eskubideen alde Bilbon egin zen manifestazioa «jendetsua, plurala eta arrakastatsua» izan zen, Adierazi EH ekimenaren irudiko, eta, ondorioz, zorionak eta eskerrak eman dizkie manifestazioarekin bat egin zuten indar politiko, sindikatu, eragile sozial eta herritar guztiei. Ekimenarentzat bereziki pozgarria izan zen giza eskubideen eta eskubide zibil eta politikoen defentsan horrenbesteko «adostasuna» lortzea. Hala, «ezberdinen arteko elkarlana sustatu eta edukien adostasunean sakontzeko» duen konpromisoa inoiz baino sendoago dagoela eta bide hori jorratzen segituko duela esan du.
Bere borondatea adostasun eta atxikimendu gehiago lortzea denez, giza eskubide, eskubide zibil eta eskubide politikoen defentsan aritzeko borondatea duen guztiari ekarpenak egiteko gonbita egin dio Adierazi EHk. Horren haritik, ahalik eta eragile gehienekin biltzeko ahalegina egingo duela adierazi du ekimenak. Halaber, joan den larunbateko manifestazioak sortutako «ilusioa eta poza» guztientzako eskubide guztiak bermatuko dituen «aro berria» lortzera bideratzeko eskatu du.
«Ezberdinen arteko elkarlana» sustatu nahi du Adierazi EHk
Joan den larunbateko manifestazioak izandako erantzunarekin pozik agertu da herri ekimena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu