Ezenarrok ez du espero Aralarren zatiketarik
BILBO. Aralarreko legebiltzarkide Aintzane Ezenarroren irudiko, Aralarren ez da zatiketarik gertatuko. Desadostasunak daudela onartuta, gutxiengoak gehiengoa errespetatzen duela azpimarratu du. Bake eta elkarbizitzarako Eusko Legebiltzarreko ponentziaren sorrerak aurrera jarraitu behar duela ere aldarrikatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu