EUSKO JAURLARITZA

"Ezer ez dela aldatu sinetsarazteko saioaren isla" dira atxiloketak, Erkorekaren esanetan

"Euskadin bakea eta bizikidetza indartzeko aukera historikoa" dagoela eta, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak "jarrera positiboa" izateko eskatu du.

Josu Erkoreka. RAUL BOGAJO, ARP
2014ko urtarrilaren 9a
07:59
Entzun

"Atzerapausoa". Hala deskribatu du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Guardia Zibilak atzo EPPKren mintzaidetza taldearen kontra eginiko operazioa. Azaldu duenez, Espainiako Barne ministroa "tematuta" dago sinetsarazten "ezer ez dela aldatu", baina gaineratu du egoera aldatu egin dela: "Euskadin bakea eta bizikidetza indartzeko aukera historikoa dago".

Hori horrela, "jarrera positiboa" izateko eskatu dio Madrili Erkorekak, eta "elkarrizketa eta gizarteratze prozesu baten alde" egitea galdegin dio.

Ertzaintzak lagun bat zauritu eta atxilo eraman zuen atzo Bilbon, Guardia Zibilaren operazioaren kontra protestan ari zirela. Horren inguruan, Erkorekak esan du Ertzaintza "kalean segurtasuna bermatzera" mugatu zela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.