Frantziak ezetz erran dio Europako Konstituzioari, gaurko erreferendumean. Boto gehienak kontatuak ziren unean%, ezezkoaren emaitza % 56ekoa zen.
Erreferendum honek interes handia piztu du, ohiz kanpoko parte hartzea ukan duelako. Alabaina abstentzioa %29,5ekoa izan da.
Frantziaren erabakiak "testuinguru zaila" sortzen duela adierazi du Jacques Chirac, Frantziako presidenteak. Frantziaren interesak nekezian izanen direla uste du Chiracek. "Baina Frantziak Europan toki osoa ukaten jarraituko du, bere engaiamenduen errespetuan", adierazi du. "Europako Batasunak oraingo itunen arabera funtzionatzen jarraituko du", gehitu du. Frantziako gobernua ondoko egunetan aldatuko dela iragarri du.
Konstituzioaren aldekoek ezin izan dute beren atsekabea ezkutatu. François Hollande PS alderdiko idazkari nagusiak Jacques Chiracen politikari leporatu dio ezezkoaren garaipena. Ezezkoaren garaipena "larritzat" jo du. Bertze arduradun politiko batzuek "Frantzia krisialdi politiko larrian" dagoela erran dute.
Henri Emmanuelli PSko buru eta Konstituzioaren aurkakoa, ordea, "itxaropentsu" mintzatu da. Arnaud Montebourg PSko arduradunak gehitu du "Europa ez daitekeela liberala izan, frantsesen iritziz".
Europako Konstituzioa
Ezetzak irabazi du Frantziako erreferenduma
Frantziako eta Ipar Euskal Herriko hautesleen %56ek ezetz erran diote Europako Konstituzioari. Gainera, ohiz kanpoko parte hartzea izan da, abstentzioa %29,5ekoa izan baita. Frantziaren erabakiak "testuinguru zaila" sortzen duela adierazi du Jacques Chirac, Frantziako presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu