Ezeztatu dute Senperek EHLGri eman diru laguntza

2010eko abenduaren 1a
00:00
Entzun
SENPERE. Administrazio Auzitegiak ezeztatu du Senpereko Herriko Etxeak (Lapurdi) Euskal Herriko Laborantza Ganberari eman diru laguntza. Zehaztu duenez, ez da frogarik EHLGk egin lanak herriko laborarien interesentzat direla. Herriko Etxeak helegitea jarriko duela jakinarazi du. Alta, presakako auzibidean, auzitegi bera EHLGren alde agertu zen martxoan, elkartea diruz laguntzea ez delalegez kanpokoa ebatzirik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.