"Ezin da lehen minututik autodeterminazioaz edo alderdien mahaiaz hitz egin", dio PSEk

Jose Antonio Pastor bozeramaileak uste du "abertzaleen tesiak" direla horiek, baina aitortu du helduko dela "bakoitzak bere planteamendua zilegitasunez defenditzeko garaia". Orain "lasaitasuna eta inteligentzia" behar direla esan du, "bizikidetza lortzeko" .

2011ko azaroaren 1a
13:21
Entzun

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak lasaitasuna eskatu die alderdi batzuei, ETAk borroka armatua utzi duela iragarri ondoren "ezin delako lehen minututik autodeterminazio eskubideari edo alderdien mahaiari buruz hitz egin". Pastorren iritziz, "abertzaleen tesiak" dira horiek, baina aitortu du iritsiko dela "bakoitzak bere planteamendua zilegitasunez defenditzeko garaia".

"Aro politiko berri hau lasaitasunez, inteligentziaz eta zentzuz kudeatu" behar dela esan du Pastorrek, Radio Euskadi irratian. "Ondorioz, abiada bizian ez dakit nora heltzeko ez daukagu inolako presarik". Lehenik eta behin "bizikidetza" lortu behar dela uste du, "guztiok senti gaitezen eroso", eta horren bila omen doa Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria bere bilera sailaren bidez. "Gizarte honek izan dituen zauriak josi egin nahi ditu".

EAJ "azaroaren 20ko hauteskundeetako emaitzengatik oso urduri" ikusten du PSEko bozeramaileak, eta adierazi du horregatik atera duela EAEko Estatutu berriaren aldarrikapena.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.