Ezinduen arretarako plana berriz ikusteko eskatu dute Nafarroan
BILBO. Nafarroako Gobernuak orain aste batzuk onartu zuen ezinduen arretarako datozen hiru urteetarako plana. Nafarroan egin den halako lehen plana da. Atzo, ordea, plan hori berriz aztertzeko eskatu zuen Nafarroako Parlamentuak. PSNk egin zuen horretarako proposamena, eta alderdi guztiek egin zuten horren alde, UPNk izan ezik.Proposamenean plan hori osatzeko «egokiak eta beharrezkoak» diren beste hainbat neurri jasotzea eskatzen da. Horrekin batera, planak 2013ra arte irautea eskatzen da, «foru hauteskundeetan izaten diren emaitzak alde batera utzita».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu