HITZARMENA

Ezintasunen bat dutenei doako garraioa eskainiko diete, botoa ematera joateko

Eusko Jaurlaritzak, DYAk eta Gurutze Gorriak erdietsi dute akordioa. 2009ko bozetan, 200 pertsonak baino gehiagok erabili zuten garraio zerbitzu hori.

2012ko urriaren 15a
00:02
Entzun

Eusko Jaurlaritzak, Gurutze Gorriak eta DYAk doako zerbitzu bat eskainiko du hauteskundeen egunean, datorren igandean, gaixo dauden edo ezintasunen bat duten pertsonak bozkatzera joan daitezen. Hala jakinarazi du Herrizaingo, Justizia eta Administrazio Publiko Sailak. Esan duenez, "ahalik eta gehien" erraztu nahi die pertsona horiei botoa emateko aukera.

DYAk eta Gurutze Gorriak eskainiko dute garraio zerbitzua. Erabiltzeko asmoa dutenek hilaren 19a baino lehenago deitu beharko dute bi erakundeetara. Ondokoak dira telefono zenbakiak: 902-22 22 92 (Gurutze Gorria) eta 902-46 46 22 (DYA).

200 pertsonak baino gehiagok erabili zuten zerbitzu hori 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.