Bilaketa lanetan zebilen helikoptero bat ikusi dutenean keinuak egin dituzte 16 urteko gazte biek, eta hala topatu dituzte.
Anasagasti eta Berezibar gurasoekin ziren eskiatzen Ezkarain, eta atzo arratsaldean, azken jaitsialdi bat egitera abiatu zirenean, agi denez, lainoaren eraginez galdu ziren. Guardia Zibila eta Durangoko mendi elkarteko kideak ibili dira haien bila, eta, esan bezala, goizeko lehen orduan, aurkitu dituzte.
Elurretan zuloa egin eta sastrakekin estalita eurek egindako aterpean igaro dute gaua; hotza: zero azpitik hamar graduraino iritsi baitira tenperaturak. Hala ere, hipotermia zantzu arin batzuk dituzten arren, oro har, ondo daude osasunez. Badaezpada, Logroñoko erietxean edukiko dituzte 24 orduz.
Gertakaria
Ezkarain eskiatzen galdutako bi gazte durangarrak onik aurkitu dituzte
Atzodanik Ezkaraiko (Errioxa) eski estazioaren inguruetan galduta zeuden Xabier Anasagasti eta Endika Berezibar 16 eta 15 urteko gazte durangarrak, azkenean, onik aurkitu dituzte, batak zein besteak hipotermia arina badute ere. Sasi eta adar batzuk baliatuz elurretan eurek egindako aterpean pasa dute gaua, eta neurri handi batean, horri esker daude bizirik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu