Ezker abertzalea: "Konstituzioak huts egin du"

2012ko abenduaren 6a
15:47
Entzun

Espainiako Konstituzioaren egunean ezker abertzaleak adierazi du hark "huts egin" duela, eta Euskal Herriak jarraitzen duela eskatzen "subiranotasun osora" heltzeko egin nahi duen bidea egin ahal izatea. Espainiako Konstituzioak, 34 urte indarrean daramatzan arren, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea ukatzeko tresna izaten jarraitzen du, ezker abertzalearen esanetan.

'Euskadiko euskal lurralde bateratuen Konstituzio Politikoa' idatzi du EGIk

EAJko Euzko Gaztedi (EGI) erakundeak "Estatu euskalduna Europaren errealitatearen barruan" kokatzen duen proiektuan sinisten du, eta, hori azaltzeko asmoz, Euskadiko euskal lurralde bateratuen Konstituzio Politikoa eratu du. Europan Espainiaren eta Frantziaren maila berean egongo den euskal estatuan sinisten dute, eta hori da euren helburua, EGIren hitzetan. Euskal Herriaren erabakitzeko gaitasunaren garrantzia nabarmendu dute.

"Europako herrien osotasunean bere identitatea duen herria da Euskal Herria, bere historia, gizartea eta kultura duena. Zazpi lurraldetan banatzen dena, bi estatutan, eta gaur egun hiru lurralde juridiko-politikotan banatua". Espainiako eta Frantziako presidente Mariano Raxoiri et François Hollanderi bidali die Konstituzio honen kopia bana, baita Euskal Herriko alderdi politiko garrantzitsu batzuei ere —EAJ, EH Bildu, PSE, PP, UPN eta UPDri—.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.