Ezker abertzalea legezko izateko eskatu dute

«Diskriminazio politikoaren amaiera» eskatu du nazioarteko hainbat pertsona ezaguneko talde batek

Erredakzioa
2011ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Ezker abertzalearen legalizazioa eta «diskriminazio politikoaren amaiera» eskatu du parte hartze politikoaren eskubidearen alde dauden nazioarteko hainbat pertsona ezaguneko talde batek.

Alderdien legea arbuiatu dute, ezker abertzalea «politikatik kanporatzeko tresna» delako. Halaber, Euskal Herriaren independentziaren eta sozialismoaren alde egitea «bidezkoa eta beharrezkoa» dela esan dute.

Izen ezagunak daude sinatzaileen artean. Hala nola: Raul Zelik, Michel Collon eta Belen Gopegui idazleak; Javier Sabada eta Xose Manuel Beiras katedradunak; Guillermo Toledo aktorea, Carlos Taibo eta James Petras unibertsitateko irakasleak eta Heinz Dieterich analista politikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.