Ezker abertzaleak alderdi guztien arteko akordio politikoa bideratzeko eta errespetarazteko eskatu dio Patxi Lopez lehendakariari. Ohar baten bidez, larunbatean lehendakariak eskatu zuen batasunaz iritzia eman du ezker abertzaleak, eta Lopezek hitzek, "zeharka bada ere", bide berriak ibili beharko direla iradokitzen zutela esan du. Hala ere, ezker abertzaleaz mintzatzean, Lopezek "ohiko mugiezintasuna eta geldotasuna berretsi" zuela salatu du aldi berean ezker abertzaleak.
"Hilabete hauetako irakaspenek ez diete jadanik tarterik uzten topikoei. Demokraziaren bidea ibili nahi duenari bide bateratzailea erakusteko prestutasuna duen Lópezek bi ikasgai ditu burutu gabe: baldintza demokratikoak guztiontzat bermatzea eta Egigurenek 2005. urtean aldarrikatzen zuen formulari bide ematea, izan ere, guztion arteko akordio politiko bat bideratu eta errespetaraztea. Euskaldunoi dagokigulako", dio ohar horretan ezker abertzaleak.
Politika
Ezker abertzaleak "alderdi guztien arteko akordio politikoa bideratzera eta errespetaraztera" deitu du Patxi Lopez
Lehendakariaren "mugiezintasuna eta geldotasuna" salatu du ohar batean, eta "Egigurenek 2005. urtean aldarrikatu zuen formulari" heltzeko eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu