Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan du ez dela nahikoa ezker abertzaleak Aldeldien Legea betetzen duten estatutuak aurkeztea hura legezta dezaten. Lopezen hitzetan, norabide onean ari da ezker abertzalea, baina "demokrazian integratzea" balore batzuk barneratzea dela gaineratu du. Eusko Legebiltzarraren saioan ezker abertzaleak larunbatean iragarri zituen estatutuen gaineko iritzia eskatu dio Juanjo Agirrezabalaga EAko bozeramaileak, eta "ezker abertzaleko liderrek terrorismoarekin hautsi eta ETA amaitzen lagundu" behar dutela esan du.
Azken hilabeteetan adierazpen interesgarriak egin baditu ere, ezker abertzaleak guzti hori egia dela frogatu behar duela esan du Lopezek: "Adierazpenak eta borondateak ere izan ditugu lehenago, askotan, gure itxaropena etsipenean amaitu den bezainbeste aldietan, esaten zutena eta egiten zutela ez zirelako gauza bera". Edozein kasutan, larunbatean Iruñean iragarri zituzten estatutuak aurrerapauso bat direla onartu du Lopezek, eta hori ezin duela inork ukatu.
Agirrezabalagaren iritziz, ezker abertzalea hauteskundetan egon ez dadin interesa dago, "lau urtean udaletako hauteskunde mapa ez dadin herriaren borondatearen ispilu izan", eta hori lehendakariak ez lukeela onartu behar gaineratu du.
POLITIKA
Ezker abertzaleak Alderdien Legea betetzen duten estatutuak aurkeztea ez dela nahikoa dio Lopezek
Jaurlaritzako lehendakariak dio hura norabide onean ari dela, baina "demokrazian integratzea" balore batzuk barneratzea dela gaineratu du Eusko Legebiltzarraren saioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu