Politika

Ezker abertzaleak azken 25 urteetako eskubide murrizketak salatu ditu

Foru Aldundiak eta Udalak demokraziaren 25. urteurrena ospatzen ari direnean zer ospaturik ez dagoela uste dute ezker abertzaleko buruzagiek. Beraz, =i Askatasun demokratikoen aldeko manifestua =i izeneko agiria atera dute. "Erakunde horiek sortu zuten ilusio eta parte hartzeko gogoa, 25 urte geroago hankaz gora jarri dira" Joseba Albarezen esanetan, "erakundeak herritarrengandik gero eta urrutiago dauledako".

2004ko apirilaren 29a
17:56
Entzun
Azken 25 urteetan erakundeetan kargua izan dutenei helaraziko diete manifestua, eta bat badatoz sinatzeko eskatu.

Agirian ezker abertzalearen 25 urtetako lanaren errepaso bat egiten da. Lan horregaitik bihurtu dira "nazionalista espainiar eta frantziarren helburu nagusia", beraien iritzian. Gainera, konponbiderako garaia dela azpimarratzen dute, eta horregatik "benetako prozesu demokratiko bat zabaltzeko, hitza eta erabakia gauzatzera eramango gaituen konponbidearen alde" jardungo dutela berretsi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.