konponbideari begira

Ezker abertzaleak azpimarratu du "euskal gizartearen gehiengo zabalaren aldarrikapenak bere egiten" hasi dela Lopez

Dena dela, Jaurlaritzako lehendakariari hitzetik ekintzetara pasatzeko dei egin dio. Lopezek atzo Raxoiri "antzinako Batasuna" legeztatzeko, presoak Euskal Herriko kartzeletara hurbiltzeko eta larri gaixorik daudenak askatzeko eskatu zion.

2012ko urtarrilaren 28a
16:53
Entzun

"Espainiako Gobernuko presidente Mariano Raxoi eta EAEko lehendakari Patxi Lopezen arteko bilkurak argi uzten du euskal jendartearen gehiengo zabalaren aldarrikapenak bere egiten hasi dela Lopez". Hala esan du ezker abertzaleak gaur arratsaldean prentsa ohar batean, hasieratik bertatik.

Lopezek atzo Raxoiri "antzinako Batasuna" legeztatzeko, euskal presoak Euskal Herriko kartzeletara hurbiltzeko eta larri gaixorik daudenak askatzeko eskatu zion, Moncloan egin zuten bileran.

Ezker abertzalearen arabera, ordea, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria "oraindik ez da hitzetatik ekintzetara igaro", eta "abian den konponbide prozesuari nolako ekarpen praktikoa egingo dioten zehaztu" beharko luke.

PP "bakarrik" dagoela iritzi dio, "immobilismoari eutsiz, eta errepresioa eta eskubide urraketa bihurtuz bere argudio politiko nagusi", baina esan du "euskal jendartearen mobilizazioa PPren blokeo estrategia pitzatzen" ari dela. "Are gehiago, ziur gaude euskal jendarteak PPren itxikeriaren horma gaindituko duela".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.