bilerak

Ezker abertzaleak Barcinarekin ere bildu nahi du, "malgutasun osoz"

"Gatazkaren konponbide demokratikoa eraikitzeko aldeanitzeko elkarrizketa sustatzeko prestutasun, irekitasun eta malgutasun osoa dugu", esan du, baina ez du onartu Nafarroako lehendakariak herrialdea "forala eta espainola" izango dela esatea.

2011ko azaroaren 1a
12:57
Entzun

Ezker abertzaleak Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakariari "fase politiko berria ardurarekin" hartzeko eskatu dio, eta bilera eskatu dio, "nahi duenean eta nahi duen tokian egiteko".

Lehengo astean ezker abertzaleak bere bilera sailari ekin zion EAJrekin batzartuta Bilbon, Sabin Etxean. Gaur berretsi du "gatazkaren konponbide demokratikoa eraikitzeko bidean aldeanitzeko elkarrizketa sustatzeko prestutasun, irekitasun eta malgutasun osoa" daukala, eta Barcinarekin ere elkartu nahiko lukeela.

"Prest gaude edozein gunetan eztabaidatzeko; gune pribatu zein publikoetan, bai erakundeetan nola erakundeetatik kanpo. Gatazkaren konponbidea helburu duen elkarrizketa bateratzailea izan behar da, herritarren ordezkari diren eragile politiko ororen parte hartzea ahalbidetu behar du", esan du gaur, prentsa ohar batean.

Atzo Nafarroako lehendakari eta UPNko presidente Barcinak adierazi zuen herrialdea "forala eta espainola" izango dela, eta ezker abertzaleak erantzun dio nafar denek erabaki behar dutela nolako herrialdea nahi duten. "Guztion artean adostu behar dugu marko politiko berri bat, non herritar ororen eskubide oro bermatuak egonen diren. Gainontzeko euskal lurraldeetako herritarrekin batuko gaituzten erakunde amankomunak sortzeko eskubidea eta erabakitzeko eskubidea bermatu behar dira. Prest al dago Barcina anderea bere etorkizunaren inguruan Nafarroako herritarren erabakitzen dutena errespetatzeko?".  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.