Ezker abertzaleak uste du Eusko Legebiltzarraren elkarbizitzarako lantaldearen osaketa "Aietek marraztutako koordenatuetatik kanpo" kokatu dela, eta haren planteamendua "baztertzailea" dela.
"Eragile guztiek baldintza berdintasunean parte hartzea baztertu egiten du, argi geratu den bezala ezker abertzaleari ezarritako betoarekin. Gainera, irabazle eta galtzaileen kontakizuna bilatzen du eta ez gizartearen gehiengoak eta nazioarteko komunitateak eskatzen duena: elkarrizketa bermatzailea", azaldu dute Maribi Ugarteburu eta Pernando Barrena ezker abertzaleko kideek.
Horien arabera, ponentzia horrek ez du egiten "inolako ekarpenik" bakerako.