Eusko Legebiltzarra

Ezker Abertzaleak Biktimen Ponentzia utzi du, gatazkaren alde guztiak ez dituelako aztertuko

Eusko Legebiltzarreko Biktimen Ponentzia Iraunkorrak ez du gatazkak eragindako alde guztietako biktimen egoera aztertuko. Atzo, lan taldearen lehen bileran, ETA, GAL, BVE eta "jazarpen biolentziaren" biktimak hartzea erabaki zuten taldeko partaideek. EAB Ezker Abertzaleak biktimen ponentzia utzi egin du, "hanka motz" geratu dela iritzita. Izan ere, torturak, poliaia indarrek edo presoen sakabanaketak eragindako biktimak ez dira sortu berria den ponentzian aztertuko.

2005eko azaroaren 16a
22:52
Entzun
Bilera aurretik PSE-EEko Antolakuntza idazkari Rodolfo Aresek esan duenez "ez dira nahastu behar biktimak eta borreroak". Gaur arratsaldean egingo du lehen bilera Eusko Legebiltzarreko Biktimen lan taldeak, eta PSE-EEk abisu eman zuen ETAren biktima ez direnek parte hartuz gero beraiek ez direla lan taldean izango. ETBn egin dioten elkarrizketan esan duenez, "beste gauza bat da alderdi batzuek beharrezkoa ikustea Eusko Legebiltzarrean beste aldarrikapenbatzuk lantzea".

"Beste aldarrikapen" horiek landu nahi dituzten taldeei proposamena egitea iradoki die, baina,azpimarratu duenez PSE-EEk ez du onartuko "terroristen biktimen gaia lantzeko sortu zen lan talde bat beste gauza batzuekin nahastea".

Aralarrek eta EHAK-k presoen gaia "edo beste kolektiboena" lantzeko eskatzeko eskubide guztia dutela ohartarazi du Aresek, baina lan talde hori "terrorismoaren biktimen aldarrikapenei erantzuteko" sortu zela argi utzi nahi izan du. Horregatik, "arduraz jokatzeko eskatu die alderdi horiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.