Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak bihar aztertuko du ezker abertzaleak Bilbon datorren ostiralerako deitutako manifestazioa baimendu edo ez, ahozko epaiketa batean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eta Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak manifestazioa debekatu zuten eta horren ondotik, helegitea aurkeztu zuten martxaren deitzaileek.
Abuztuaren 21erako deitu zuen ezker abertzaleak Bilboko Aste Nagusiko ohiko manifestazioa, Independentziaren bidean aldaketa soziala eta politikoa lelopean. "Deialdia egin dutenen artean EH eta Batasunako zinegotziak daude", argudiatuta debekatu zuen manifestazioa Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak.
Politika
Ezker abertzaleak deitutako Bilboko manifestazioaren helegitea bihar aztertuko du EAEko Justizia Auzitegiak
Herrizaingo Sailak eta Auzitegi Nazionaleko epaileak manifestazioa debekatu zuten "deialdia egin dutenen artean EH eta Batasunako zinegotziak" daudela argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu