Ezker abertzaleak dio lehendakariaren "pausoa norabide egokian" emandakoa dela, "baina ez da nahikoa"

Erreakzioak. Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak ere esan du Lopezen plana ez dela nahikoa. 

2011ko irailaren 29a
20:20
Entzun

Ezker abertzalearen iritziz, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gaur "presoen hurbiltze progresiboa" proposatu izana eta alderdien legeztatzeaz egindako proposamena "norabide egokian emandako pauso bat da, baina ez nahikoa. Euskal jendartearen gehiengoaren aldarrikapenera hurbiltzen da Lopez, baina bere hitzek bi urteko immobilismoaren zama dute oraindik ere".

Euskal presoen eskubide guztiak onartzeko eta errespetatzeko eta espetxe politika "kriminala baldintzarik gabe" bukatzeko eskatu ditu ezker abertzaleak. Gainera, Lopezi gogoratu dio, "legeak eskaturiko baldintza guztiak bete arren", Sortu alderdia ez dela legezkoa, "Lopez kide den PSOEren gobernuak harturiko erabaki politiko baten ondorioz".

Martin Garitano (Bildu) Gipuzkoako ahaldun nagusiak ere esan du Lopezek gaur aurkeztutako Bakerako eta Elkarbizitzarako Plana ez dela nahikoa. "Zerbait desberdina esan du, baina hartutako konpromisoa ez zaigu nahikoa iruditzen", adierazi du Garitanok Eusko Legebiltzarrean, lehendakariaren hitzaldia entzun ondotik.

Halaber, fiskalitatea aldundiekin batera legebiltzarrean aztertzeko proposamena egin du, baina aukera hori baztertu egin du Garitanok, "ez baita eztabaida hori egiteko lekua".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.