Ezker abertzaleak gobernuaren jarrera salatu du

2011ko urriaren 26a
17:45
Entzun

Espainiako Gobernuak azaroaren 20ko hauteskundeak arte presoen edo Sorturen inguruan mugimendurik egingo ez duela iragarri izana salatu du ezker abertzaleak. "Adierazpen horiek erabat onartezinak dira, are gehiago sartu garen egoera berrian", esan du ezker abertzaleak arratsaldean, prentsa ohar batean.

"Bizi dugun agertokiak jarrera positibo eta eraikitzaileak behar ditu, baita salbuespen egoera gainditzea ere, ezker abertzalearen legeztapenaren eta jazarpen politikoaren amaieraren bidez eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboari aplikatzen zaion espetxe politika kriminalaren behin betiko eta berehalako amaierarekin". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.