Iñigo Baldak, Donostiako zinegotzi ohiak, eta Araitz Zubimendi, SAko parlamentarioak, gaurko prentsaurrekoan esan duten arabera, manifestazioa ez da mobilizazio bakarra izango. Abuztuaren 15ean, Espainiako bandera jartzearen kontra eta ikurrinaren alde kontzentrazioa izango da eguerdiko hamabietan udaletxean.
Abuztuaren 16an, ezker abertzaleko kideek zezenketen kontrakomanifestazioan hartuko dute parte, eta baita egun horretan egingo den presoen aldeko ekitaldian. Abuztuaren 17an, 1991an Donostiako Morlans auzoan hildako ETAko hiru kideen aldeko mobilizazioa izango da.
EAJri eta EAri kritikak
Araitz Zubimendik, SAko parlamentarioak, "garapen estatutarioarekin" jarraitzea eta "etapa neoautonomista" batean sartzea egotzi die EAJri eta EAri gaur goizean Donostian izan den prentsaurrekoan. Zubimendik esan duenaren arabera, EAJak eta EAk "gatazka luzatu eta larritu" besterik ez du egingo. "EAJren eta EAren helburua Euskal Herria zatituta eta Espainiaren menpe edukitzea da", gehitu du SAko parlamentarioak.
Mobilizazioak
Ezker abertzaleak hainbat mobilizazio antolatu ditu Donostiako Aste Nagusirako
Ezker abertzaleak hainbat mobilizazio antolatu ditu Donostiako Aste Nagusirako. Manifestazio nagusia datorren igandean, Donostiako Aste Nagusiaren hasieran, izango da, eta "no apartheid-autodeterminazioa" lemapean izango da. Arratsaldeko bostetan hasiko da Boulevardetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu