Azaroaren 20a egun seinalatua da egutegian. Francisco Franco diktadorea hil zen egun horretan 1975. urtean, baina horrez gain, Euskal Herrian esanguratsua da Santi Brouard eta Josu Muguruza hil zituztelako, hurrenez hurren, 1984an eta 1989an.
Bilboko ezker abertzaleak lore eskaintza egingi die biei bihar goizean urtero legez. Lehenik 11:30ean Ametzolako parkean Brouarden izena daraman eskulturan egingo du, eta ordubete geroago Errekaldeko plazan Muguruzaren omenez dagoen monolitoan.