Ezker abertzaleak presoen arloan "oso jarrera argia" daukala erantzun dio Urkulluri

2012ko apirilaren 17a
16:24
Entzun

Ezker abertzaleak euskal presoen arloan "oso jarrera argia eta gardena" daukala erantzun dio Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidentea, honek atzo hari gai horretan jokabidea argitzeko eskatu ziola eta. "Euskal preso politiko guztien giza eskubide guztiak errespetatzearen aldarria, horixe da gure jarrera. Sakabanaketa eta salbuespenezko espetxe neurri guztiak berehala amaitzearen aldekoa da gure jarrera", esan du ezker abertzaleak gaur, prentsa ohar batean.

Gaineratu du hori guztia Euskal Herrian hainbat eragilek eta milaka herritarrek defenditzen dutela, eta urtarrilaren 7an edota lehengo larunbatean egindako manifestazioak jarri ditu adibidetzat.

"Aldiz, EAJren zuzendaritza falta da Euskal Herriko aldarri zabal horretan", dio ezker abertzaleak. "Falta zen pasa den larunbatean eta urtarrilaren 7an. Falta da Gernikako Akordio integral eta biltzailean. EAJren zuzendaritzak hitzez espetxe politika aldatzeko eskatzen du, baina norabide horretan sortzen diren ekimen herritar zabal guztiei bizkarra ematen die. PPren aldamenean eserita dago, eta Euskal Herriko gehiengo sozialak eskatzen duenari bizkarra emanda".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.