Espainiako Gorteetarako hauteskundeak/ Biharamona

Ezker abertzalearekin "hitz egin behar" dela esan du PSE-EEko Mendiak, eta Otegik pozez hartu ditu hitz horiek

Idoia Mendia PSE-EEko legebiltzarkideak ezker abertzalearekin hitz egin behar dela adierazi du gaur goizean Euskadi irratian, eta Arnado Otegi Batasuneko kideak "pozten dela" erantzun dio. "Une historiko baten aurrean gaude, eta ezker abertzalearekin hitz egin behar behar da", esan du Mendiak. Arnaldo Otegik "elkarrizketarako prest" dagoela nabarmendu du, "baina ez eskumenei buruz hitz egiteko, autodeterminazioaz eta bake prozesuaz baizik".

Iñaki Alkorta. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
2004ko martxoaren 15a
18:13
Entzun
Batasunarekin beste jarrera izateko prest ere agertu da Idoia Mendia PSE-EEko parlamentarioa. "Une historiko baten aurrean gaude", esan du Euskadi irratian eta ezker abertzalearekin hitz egin behar dela.

Horren aurrean, Batasuneko bozeramaile Arnaldo Otegik gogoratu du PSOE lehen ere agintean egon zela eta euskal gatazka ez zuela konpondu, baina hala ere prest dagoela elkarrizketarako, ez konpetentziei buruz hitz egiteko, autodeterminazioaz eta bake prozesuaz baizik. "Esan behar dudana da pozten naizela Idoia Mendiak egindako adierazpen horiengatik, uste dut oso garrantzitsua dela hori horrela izatea eta garbi dagoena da, oso garbi gainera, Euskal Herrian eszenatoki berri baterako ezker abertzalearekin hitz egin beharra dagoela. Ea Idoia Mendiak esaten duena egikaritzen den, zeren eta gu ere aspaldi esaten ari gara momentu historiko batean gaudela", azpimarratu du Otegik.

Hitz egiteko, "paper zuria"

Halaber, Ibarretxe planaz galdetuta, Idoia Mendia PSE-EEko legebiltzarkideak esan du, Jose Luis Rodriguez Zapaterok Ibarretxe lehendakariarekin hitz egingo duela paper zuri bat aurrean jarrita, eta ez planari buruz. "Nik uste dut EAJko kideek badakitela Zapaterok konpromiso bat hartu duela beraiekin eta alderdi guztiekin hitz egiteko, eta uste dugu azkenean, denok kapaz izango garela jezartzeko eta hitz egiteko paper zuri baten alboan", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.