ETA-ren su-etena

Ezker abertzalearen aurkako ekimen judizialak konponbidearen kontrakoak direla ohartarazi dio Gerry Adamsek Zapaterori

Arnaldo Otegi, Juan Mari Olano eta Juan Joxe Petrikorena ezker abertzaleko buruzagien espetxeratzearen harira, gutuna igorri dio Gerry Adams Sinn Feineko buruzagiak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuari. Espetxeratze horiek, eta, oro har, ezker abertzalearen aurkako ekimen judizialak "gatazkaren konponbidearen logikoaren kontrakoak" direla ohartarazi dio.

2006ko apirilaren 6a
19:45
Entzun
Batasuneko iturriek agertu dutenez, ezker abertzaleko kide horien espetxeratzeak kezka sortu dio Adamsi, eta halaxe jakinarazi dio eskutitzean Zapaterori. "Prozesua aurrera eramateko beharrezkoak diren Batasuneko buruzagien atxiloketek ez dute bakea laguntzen. Gai hau ahal bezain pronto konpon dadin bere itzala erabil dezala eskatu diot Zapatero presidenteari", azaldu du Sinn Feineko buruak.

Gobernuek bakerako aukerak aurrera ateratzen ardura berezia dutela nabarmendu du Adamsek, eta egun bakerako aukera horiek dagoeneko sortuta daudela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.