Euskal gizartearen %12-15 Batasunaren jarraitzaile dela oroitarazi du Buenek Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, eta herritar horiek beren iritzia emateko aukera izan behar dutela agertu du. "Ezker abertzaleak jarraitzaile batzuk ditu, biztanleen zati bat ordezkatzen du, eta biztanleen zati horrek normalizazioa lortzeko eta terrorismoa deusezteko prozesu honetan bere ideiak adierazteko aukera izan behar du", nabarmendu du.
Nolanahi ere, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak azaldutakoaren ildotik Buenek argi utzi du PSErentzako ere "joko arauak" onartu beharko dituela Batasunak jardun politikoan parte hartzeko: "ziur aski, izena ere aldatu beharko du", esan du. "Ezker abertzaleak berak jakingo du noiz, baina oinarriei helarazi beharko die joko arauak onartzea ez dela amore ematea".
Politika
Ezker abertzalearen jarraitzaileek prozesuan beren iritzia adierazteko aukera izan behar dutela esan du Buenek
Batasunak euskal gizartearen zati bat ordezkatzen duela nabarmendu du PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusi eta Batzar Nagusietarako zerrendaburuak. Nolanahi ere, jardun politikoan aritzeko "joko arauak" onartu beharko dituela ohartarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu