politika

"Ezker abertzalearen tranpan jausi da EA", Jose Luis Bilbaoren ustez

Bizkaiko ahaldun nagusiak uste du 2009ko bozetako emaitzengatik eta "proiektu politikoa agortuta" duelako eman duela pauso hori Eusko Alkartasunak. Bi indar politiko haiek itun estrategikoa sinatu zuten hilaren 20an, euskal estatua lortzeko helburuarekin.

2010eko ekainaren 28a
12:15
Entzun
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusi eta EAJko zuzendaritzakidearen arabera, "ezker abertzalearen tranpan jausi da EA", bi indar politiko horiek elkarlanerko akordioa sinatu dutela-eta. Ekainaren 20an izenpetu zuten itun estrategikoa, Bilbon, euskal estatu independentea lortzeko helburuarekin. "Bide zibil, politiko eta demokratikoak erabiltzeko behin betiko konpromiso irmoa" dutela zioten.

Bilbaok uste du balitekeela Eusko Alkartasunak (EA) pauso hori eman izana iazko hauteskundeetan "emaitza txarrak" izan zituelako -eusko legebiltzarkide bat lortu zuen-, eta alderdi horren "proiektu politikoa agortuta dagoelako" -EAren estatutuetako lehen puntuak dio Euskal Herriaren independentzia duela xede-. Itun horrekin, "bere ibilbidean erabateko bira eman du", EAJko buruetakoaren iritziz.

Bilbaok esan du "ETAren aipamena egitea falta" dela akordioko testuan. "ETA da herri honen arazoa, eta EAk eta ezker abertzaleak ez dute ausardiarik izan hari esateko desager dadila", adierazi du gaur, Radio Euskadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.