EUSKAL HERRIA

Ezker abertzalearen ustez "PSEn gero eta gehiago dira Egigurenen jarrerarekin bat egiten dutenak"

Espainiako Gobernua eta ETA harremanetan "aspalditik" direla dio Egigurenek. PSE-EEko presidenteak Aieteko Konferentzia elkarrizketa horien ildotik egin zela esan du Euskadi Irratian. Jose Blanco Gobernuko bozeramaileak, ordea, harremanik ez dagoela gaineratu du. Erkorekak adierazi du ez duela harreman horien berririk, baina "Egigurenek hori esan badu", hala izango dela.

2011ko abenduaren 2a
17:23
Entzun

Ezker abertzaleak gaur goizeko Jesus Egigurenen adierazpenen ondotik esan du PSE-EEren baitan geroz eta gehiago direla Egigurenen jarrerarekin bat egiten dutenak, eta hori iritzi diotenak PSE-EE barruan indartzea ona litzatekeela gaineratu du. "Egigurenek sikiera mahai gainean jartzen du konponbide politiko eta demokratiko baten beharra", esan du ezker abertzaleak.

Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak esan du ETA eta Espainiako Gobernua "aspalditik" harremanetan direla, goizean Euskadi Irratian egindako elkarrizketan. Egigurenen esanetan, elkarrizketa horien ondorioa litzateke urrian Aieteko Jauregian (Donostia) egin zen Euskal Herrian Gatazkaren Konponbidea Sustatzeko Nazioarteko Konferentzia.  

Blanco: "Egigurenek ez daki zer esaten duen"

PSE-EEko buruaren ustez harremanik ez izatekotan Kofi Annan NBEko idazkari orokor ohia ez zen bake konferentziara etorriko. Adierazi du bertan ezarritako puntuetan bi aktoreen arteko elkarrizketa azpimarratzen zela eta hori aurretik idatzita zutela. Jose Blanco Espainiako Gobernuaren bozeramaileak esan du ez dutela ETArekin inolako harremanik izan eta "Egigurenek ez dakiela zer esaten duen".

Josu Erkoreka Espainiako Kongresurako EAJren bozeramaileak esan du ez duela harreman horien berririk, baina "Egigurenek hori esan badu, hala izango dela". UPDk Egigurenen adierazpenak argitzeko eskatu dio Gobernuari. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.