konponbideari begira

Ezker abertzalearentzat "ezinbestekoa da kultura politiko guztien parte hartzea"

ETAk duela urtebete su-etena eman zuenetik "itzal handiko ekimenak" izan dira Euskal Herrian, eta "gatazka konpontzeko baldintzak jarrita daude", Maribi Ugarteburuk eta Niko Morenok gaur esan dutenez.

2012ko urtarrilaren 10a
12:18
Entzun

Gaur urtebete ETAk su-eten orokor, iraunkor eta egiaztagarria eman zuenetik "itzal handiko ekimenak" izan dira Euskal Herrian, ezker abertzalearen ustez, "gatazka politikoa bere osotasunean konpontzeko baldintzak jarrita daude", eta orain "klabe demokratikoan egin beharreko elkarrizketa erabakitzailea" behar da. Horretarako, "ezinbestekoa da kultura kultura politiko guztien parte hartzea".

Hala esan dute Maribi Ugarteburu eta Niko Moreno ezker abertzaleko kideek gaur Donostian, ETAren su-eten haren urteurrenari buruzko prentsaurrekoan. Ekimen haien artean aipatu dituzte Gernikako Akordioa, Aieteko Nazioarteko Konferentzia eta borroka armatua behin betiko uzteko ETAren erabakia.

"Azken batean, planteatzen duguna da nazioarte mailan onarturiko eskubide demokratikoak askatasunean eta normaltasunean gauzatu ahal izatea", azaldu dute ezker abertzaleko eledunek.

Halaber, Espainiako eta Frantziako gobernuei ETArekin "gatazkaren ondorioez" hitz egiteko eskatu die. Batik bat, Espainiakoari zuzendu zaio. "Dei egiten diogu Espainiako gobernu berriari Gernika eta Aieteko adierazpenak bere egin ditzan eta soluzioen aldeko eragile bihur dadin".

Ugarteburuk-eta esan dutenez, "ezker abertzaleak konpromiso osoarekin lan politikoa egiten jarraituko du, herri honentzako bake justua eta demokrazia egoera lortzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.