Mario Zapata ezker abertzaleko militanteari segimendua egiteko tresna elektronikoa jarri ziotela autoan salatu du Askatasunak. Zapatak berak, Amaia Izko abokaktuak eta Iñaki Iribarren Askatasunako kideak agerraldia egin dute Iruñean gertatutako azaldu eta komunikabideei aurkitutako tresna erakusteko.
Zapatak agertu du oporretatik itzuleran kontrol batean gerarazi zuela Guardia Zibilak, eta horren ondoren, segimendua egiten ari zitzaizkiola iruditu zitzaiola. Handik egun batzuetara tresna bat aurkitu zuen autoaren txasisean zinta itsaskorrarekin erantsita. Gailu elektroniko txiki batek eta pila batzuek osatzen zuten tresna. Kasua auzitegietara eramango dutela iragarri du Izko abokatuak.
Zapataren autoan aurkitutako tresnaz gain, azken asteetan ezker abertzaleko bederatzi militanteren autoak bortxaz ireki dituztela agertu du Iribarren amnistiaren aldeko mugimenduko kideak, baina ez dutela barrutik ezer ebatsi. Iribarrenek argi du "Estatuko indar errepresiboak" daudela tresna eta auto irekitze horien atzea, eta zigorri jasotzeko batere arriskurik gabe egiten dutela hori guztia.
Azken hilabeteetan ezker abertzaleko hainbat militantek salatu dute beren auto edo etxeetan kontrol tresna elektronikoak aurkitu dituztela.
Ezker abertzaleko kide baten autoan jarraipen elektronikoa egiteko tresna aurkitu dutela salatu du Askatasunak
Kontrol batean gerarazi eta ibilgailua miatu ziotenean Guardia Zibilak jarri ziola uste du Mario Zapatak. Halaber, ezker abertzaleko beste bederatzi militanteren autoak bortxaz zabaldu dituztela baina ez dutela lapurretarik egin agertu du Askatasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu