Ezker abertzaleko kideei "espioitza politikoa" egiten dietela salatu du ArnaldoOtegi Batasuneko mahaikideak. Bi kasu zehatzen berri eman du: batetik, Unai Fano negoziazio taldeko aholkulariari autoan GPS bat ezarri diotela agertu du, matrikularen eta kolpetarakoaren artean. Hala, Batasuneko kidearen mugimendu guztiak kontrolatzen zituztela azpimarratu du.
Bestetik, Bruselan bizi den ezker abertzaleko militante baten etxean entzunketa aparailu sofistikatua aurkitu dute. Otegiren arabera, armairuaren eta paretaren artean zegoen jarrita tresneria, eta, beraz, ezkutuko lan handia egin behar izan dute aparailua jarri dutenek.
Gertakari horiek konponbidea erraz dezaketen konfidantza giroa sortzeko traba direla salatu du Otegik: "Euskal Herriko gatazka konpontzeko bidean aurrera egitea ahalbidetuko duen elkarrizketa prozesuarentzako oztopo".
Azalpen horiek guztiak Bilbon eman ditu gaur eguerdian Otegik, prentsaurreko batean. Unai Fano negoziazio taldeko aholkulariarekin batera eman behar zituen azalpenak, baina Fano berandu iritsi da ekitaldira Hernanitik (Gipuzkoa) Bilbora zihoala Guardia Zibilak atxiki duelako bidean. Ordu eta erdiz haien esku izan da, eta gero libre utzi dute "nahastu" egin direla esanez.
Goizeko lehen orduan, berriz, ezker abertzaleko kideek Poliziaren jazarpena etengabe jasaten dutela salatu du Pernando Barrenak Radio Euskadin. "Azkenaldian atzeman dugu ez bakarrik Poliziaren presentzia, hori etengabekoa baita. Ez da nire kasua, gauza horietarako nahiko inozoa bainaiz eta ez bainaiz konturatzen, baina badira kide batzuk ia-ia pertsonalki ezagutzen dituztenak egunero-egunero atzetik dituzten pertsonak. Horrez gain, berriki entzunketa aparailuakaurkitu ditugu ibilgailu eta leku batzuetan. Hori eguneroko ogia da ezker abertzalearentzat", esan du.
Politika
Ezker abertzaleko kideei "espioitza politikoa" egiten dietela salatu dute
Unai Fano Batasunaren negoziazio taldeko aholkulariaren autoan GPS bat aurkitu dute, eta ezker abertzaleko kide baten Bruselako etxean entzunketa aparailu sofistikatua. Horren guztiaren harira, jazarpena ez dela "Euskal Herriko auzia konpontzeko bidea" nabarmendu du Otegi Batasuneko buruzagiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu