politika

Ezker abertzaleko zazpi kideri auzipetuta daudela jakinarazi die Garzonek

Anjel Mari Elkano, Asier Imaz, Jean Claude Aguerre, Jose Manuel Jurado, Eusebio Lasa, Imanol Iparragirre eta Juan Jose Ibazeta dira horiek. Guztira 44 lagun daude auzipetuta eta horiek datozen egunetan izango dute auzipetzeen berri.

2009ko apirilaren 13a
18:39
Entzun
ETAko kide izatea egotzita auzipetuta dauden 44 kidetatik zazpiri Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak gaur eman die auzipetze horren berri: Anjel Mari Elkano, Asier Imaz, Jean Claude Aguerre, Jose Manuel Jurado, Eusebio Lasa, Imanol Iparragirre eta Juan Jose Ibazeta dira horiek. Gainerako auzipetuei datozen egunetan emango die epaileak auzipetzeen berri.

Ibaeta izan ezik gainerako guztiak espetxean daude. Batasuna, EHAK eta EAE-ANVko 44 lagun auzipetzeko erabakia hartu zuen martxoan Garzonek. Epailearen arabera, ETAk hauteskundeetan eta hauteskundeen ondoren erakundeetan parte hartzeko erabili zituen 44 auzipetuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.