Bilbon larunbatean euskal presoen eskubideen alde egingo duten mobilizazioan ez direla izango iragarri dute gaur Ezker Anitzak, Equok, Batzarrek eta Iratzarrik. Azaldu dutenez, nahiz eta ados egon espetxe politika aldatzeko aldarriarekin, "pertsona guztien eskubide guztien defentsa koherentea" egitearen aldekoak dira.
Horrek "planteamendu integral" bat eskatzen du, "autokritika eta erreparazioa" aintzat hartuko lukeena "biktimei oinaze bidegabea eragin zienen eta bide triste eta antidemokratiko horretan babestu zituztenen aldetik".
Agiri bateratua plazaratu dute lau alderdiek. Bertan, PPren gobernuari eskatu diote "espetxeratutako pertsona guztien eskubide guztiak" errespetatzeko, eta presoei galdegin diete "eragindako mina bidegabea eta alferrikakoa izan zela aitortzea".