Ezker Anitzarekin bildu dira Etxerat-eko ordezkariak
Etxerat elkarteko kideak Ezker Anitza alderdiko Mikel Arana koordinatzailearekin bildu ziren atzo, Bilbon. Josu Uribetxebarriak duen egoeraren inguruan eta gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten beste hamahiru presoen inguruan salaketa eta erantzun bateratu bat lortzeko asmoz Etxerat-ek eragile sozial eta politikoekin abiatutako elkarrizketa sortaren barruan egin zuten batzarra. Etxerat-ek alderdi politiko guztiei biltzeko eskaera egina die, eta orain arteEH Bilduko ordezkariekin eta Ezker Anitzakoekin baino ez da batzartu. EAJk, PSE-EEk, PPk eta UPDk ez diote biltzeko eskaintzari erantzun ere egin, atzo Mattin Troitiño Etxerat-eko eledunak azaldu zuenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu