Ezker Anitzari batzeko eskatuko dio Ezker Batuak

Jose Navas. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS.
2012ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Hauteskundeei begira, Ezker Batua-Berdeak alderdiak Ezker Anitzarekin batzeko beharra ikusten du. Hala adierazi du Jose Navas Ezker Batuko bozeramaileak, eta, horregatik, eskutitz bana bidaliko die Ezker Anitzako Mikel Aranari eta IUko Cayo Larari. «Giza eskubideak murrizten dituzten politikei» erantzun sendo bat emateko bidea dela adierazi du Navasek. Horregatik, Ezker Batuak «akitzera arte» lan egingo du ezkerreko alderdien batasun horren bila: «Bereizita ez joateko eskatzen digu gizarteak». Eskutitzak bidaltzeaz gain, gizarte mugimenduekin ere bilduko da. Hauteskundeak aurreratzea «herriaren eskakizuna» da, Navasen hitzetan, eta Ezker Batua hauteskundeetan egongo dela argitu du. «Beharrezko indar politikoa da», esan du. «Beste aukera politikoek ez bezala, soziala nazionalaren gainetik jarriko dugula erakutsi dugu». Hauteskundeek alderdien arteko beste hitzarmen batzuk ekarriko dituzte, Navasen ustez. «Espainiako Gobernua hartzen ari den erabakiak sendotzeko, sozialisten eta popularren artean aukeratu beharko du EAJk».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.