Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Alderdien kanpaina

Ezker Batuak salatu du etxebizitza politika «hondatu» egin dutela

2012ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Ezker Batuaren Bizkaiko hautagai Raquel Modubarrek salatu du PSE-EEk eta PPk «hondatu» egin dutela etxebizitza politika Eusko Jaurlaritzaren azken agintaldian. Eraikuntza enpresen «mesedetan» aritzea leporatu die bi alderdi horiei. Sestaon (Bizkaia) egin zuen ekitaldia atzo Ezker Batuak, etxebizitza politika ardatz hartuta. Lursail eta etxebizitza publikoak pribatizatu egin ditu Patxi Lopezek, Modubarren esanetan. «Bien bitartean, milaka etxek hutsik jarraitzen dute, eta egunean 15 etxe husten dituzte hipoteka ezin baitute pagatu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.